Eroslearen Babesa POLITIKA
1. Eroslearen Babesa politikaren laburpena
A. Irismena
Eroslearen Babesa Ingka NB AB enpresak ematen duen zerbitzu bat da. Ingka Suediako erantzukizun mugatuko sozietatea da, bere egoitza soziala helbide honetan duena: Malmö, Älmhultsgatan 2, 215 86 Malmö, Suedia. 559487-7051 da enpresaren erregistro-zenbakia ("INBAB"), eta hurak ("Merkatua") kudeatzen dituen bigarren eskuko merkatuko transakzio guztiei aplikatzen zaie.
Eroslearen babesa INBAB-k ematen die erosleei Merkatuan. INBAB ez da eroslearen eta saltzailearen arteko transakzioaren aldeetako bat, eta ez dago eroslearen eta saltzailearen artean inolako salmenta- edo itzulketa-hitzarmenetan sartuta.
Eroslearen Babesak Merkatuko transakzioen segurtasuna bermatzea du helburu, eta honako hauek barne hartzen ditu:
· Iragarkien berrikuspenak: INBAB-k ziurtatzen du soilik benetako bigarren eskuko IKEA altzariak eta etxerako osagarriak daudela salgai Merkatuan (produktu faltsurik edo erreplikarik ez), IKEA Food produktuak, etxetresna elektrikoak (hozkailuak, labeak eta aire-garbigailuak, esaterako) eta lastairak ("Produktuak") izan ezik.
· Saltzaileen egiaztapena: Merkatua esklusiboki IKEA Family kideentzat dago eskuragarri.
· Ordainketa seguruak: Ordainketa guztiak INBAB-n ordainketa-zerbitzuen hornitzailearen bidez prozesatzen dira, eta horrek iruzurren arriskua murrizten du. Ordainketa-zerbitzuen hornitzaileak saltzaileari ordainketa atxikitzen dio erosleak Produktua onartu arte eta 48 orduz, ondoren.
· Auziak konpontzea eta itzulketak: Erosleak Produktua zehatz-mehatz ikuskatu behar du jasotzen duenean, merkatuko iragarkiarekin bat datorrela ziurtatzeko. Hala ere, edozein arrazoirengatik erosleak gero ("onartu" botoia sakatzen duenetik 48 ordu igaro artean) ikusten badu Produktua desberdina dela iragarkiko informazioarekin alderatuz (ikus 1.D atala beherago), Eroslearen Babesa zerbitzuak aukera ematen dio erosleari itzulketa-eskaera bat bidaltzeko Merkatuko Bezeroarentzako arreta-zerbitzura. Eroslearen Babesak kasu batzuetan (Politika honetan azaltzen den bezala) eskubidea eman diezaioke erosleari (hala badagokio) itzulketa bat jasotzeko Produktua erosi zen prezio beraren truke, Eroslearen Babesa tasa jasotzeko eta garraio-tasa jasotzeko.
B. Eroslearen Babesa tasa (%5)
Eroslearen Babesa zerbitzua ematen zaio erosleari Produktuaren erosketa-prezioaren %5eko tasa baten truke, eta automatikoki gehitzen zaie Merkatuan egindako erosketa guztiei. Eroslearen Babesa tasa erosleak ordaintzen dio INBAB-ri produktuarekin batera. Eroslearen Babesa ez zaie doan eskaintzen diren produktuei aplikatzen, edo erosleak eta saltzaileak transakzioa Merkatutik kanpo egiteko beste hitzarmenak egiten badituzte.
C. Eroslearen Babesa nahitaezkoa al da?
Bai, Eroslearen Babesa nahitaezkoa da Merkatuko ordainketa-transakzio guztientzako.
D. Iragarkiarekin alderatuz, Produktua nabarmen desberdina izateko baldintzak, Eroslearen Babesa betetzeko.
Erosleak itzulketa bat eskatu ahal izango du, erositako Produktua
E. Eroslearen Babesa eta legezko eskubideak
Eroslearen Babesa gehitu egiten zaio zure legezko eskubideei edo bestelako legezko eskubideei; ez ditu ordezkatzen, murrizten edo baztertzen. Horrek esan nahi du bai erosleak eta bai saltzaileak beren legezko eskubide edo bestelako legezko eskubide guztiak mantentzen dituztela (hala nola berme-erreklamarazioak eta ondasun akastunen aurkako babesak, hala badagokio), eta INBAB-ren erabakiak ez duela eraginik izango beste lege-errekurtso batzuk eskatzeko duten gaitasunean.
2. Auzien ebazpena eta itzulketak
A. Nola aurkeztu itzulketa-eskaera eta zer gertatzen den ondoren
Erosleak dirua itzultzea eskatu ahal izango du INBAB-ko bezeroarentzako arreta-zerbitzuarekin harremanetan jarriz Merkatuan. Erosleak ziurtatu behar du itzulketa-eskaerak honako hauek dituela:
a) Erosleak zergatik uste duen dirua itzultzeko eskubidea duela; eta
b) Produktuaren argazkiak (paketea barne, hala badagokio), erosleari itzulketa-erreklamazioa justifikatzen laguntzen diotenak, posible bada.
INBAB-k eroslearen erreklamazioa jaso duela baieztatuko du eroslearen IKEA Family kontura lotutako helbide elektronikoan. INBAB-k, gainera, eroslearen itzulketa-eskaeraren eta horren arrazoiaren berri emango dio saltzaileari, eta horrek Produktuaren transakzioaren ordainketa eten egin dela esan nahi duela jakinaraziko dio.
Aurreko posta elektronikoaren jakinarazpena jaso eta zazpi (7) eguneko epean, saltzaileak informazioa eman ahal izango dio INBAB-ri Merkatuko bezeroarentzako arreta-zerbitzuaren bidez egindako itzulketa-eskaerari buruz, eta saltzaileak Produktuaren truke ordaindua izateko eskubidea zergatik duen azaldu ahal izango dio. Era berean, produktuaren argazkiak (paketea barne, hala badagokio) eman ahal izango dizkio, transakzioaren zenbatekoa saltzaileari ordaindu behar zaiola justifikatzen laguntzen diotenak. Epe horretan saltzaileak INBAB-ri informaziorik ematen ez badio, INBAB-k Eroslearen Babesari buruzko erabakia hartuko du, erosleak emandako informazioan oinarrituta soilik.
INBAB-k erosleari edota saltzaileari eskatu ahal izango dio itzulketa-eskaera bati buruzko informazio osagarria emateko, hala nola kasuaren inguruabarren deskribapen zehatza, produktua duen paketearen argazkiak eta itzulketa-eskaerari buruz erabakitzeko beharrezkoa izan daitekeen beste edozein froga. INBAB-k erosleari edota saltzaileari arrazoizko denbora emango dio eskatutako informazioa emateko. INBAB-ri ez bazaio informazio gehigarririk ematen INBAB-ren eskaeran zehaztutako epean, INBAB-k erabaki bat hartuko du itzulketa-eskaerari buruz, lehendik emandako informazioan soilik oinarrituta.
INBAB-k erosleak eta saltzaileak (hala badagokio) emandako informazioan oinarrituta aztertzen du itzulketa-eskaera, eta Produktuak aurreko 1.D atalean ezarritako irizpideak betetzen dituen erabakitzen du.
Kasuaren inguruabarrek adierazten badute erosleak edota saltzaileak delituren bat egin dutela, INBAB-k agintariei kasuaren berri ematea eskatu ahal izango dio erosleari edota saltzaileari. Agintariei egindako salaketaren kopia INBAB-k eskaera egin eta zazpi (7) eguneko epean aurkeztu beharko da.
INBAB-k itzulketa-eskaerari buruzko erabaki bat hartuko du hogeita hamar (30) eguneko epean, itzulketa-eskaera jasotzen duenetik zenbatzen hasita, eta erabakia posta elektronikoz jakinaraziko die erosleari eta saltzaileari.
B. Itzulketa eskatzeko epea eta eskaeraren emaitzak
Itzultzeko eskaera 48 orduko epean egin behar da, erosleak Produktua bere Kontuan onartzen duenetik kontatzen hasita. Epe horretan egiten ez bada eskaera, erosleak eskubidea galduko du Eroslearen Babesa politikapean itzulketa eskatzeko, eta saltzaileari ordainduko zaio. Eroslearen eta saltzailearen arteko edozein erreklamazio, denbora hori igaro ondoren, ez du Eroslearen Babesak estaltzen; erosleak eta saltzaileak zuzenean beren artean kudeatu behar dute, INBAB-ren parte-hartzerik gabe.
Erosleak 48 orduko epean itzulketa-eskaera aurkezten badu, INBAB-k auzi-prozedura bat hasiko du, eta ordainketa-zerbitzuen hornitzaileak eten egingo du saltzaileari dagokion Produktuaren ordainketa, harik eta INBAB-k itzulketa-eskaeraren erreklamazioa ebatzi arte, Eroslearen Babesa Politikaren arabera, edo erosleak itzulketa-eskaera erretiratu arte.
INBAB-k erreklamazioa ebatzi arte, erosleak eskubidea du itzulketa-eskaera atzera botatzeko. Horretarako, erosleak Merkatuko bezeroarentzako arreta-zerbitzuari jakinarazi beharko dio; auzia itxi eta konpondutzat emango da. Saltzaileak Merkatutik kanpo konpentsatzen badu eroslea edota honek produktua hartzea erabakitzen badu (hau da, transakzioarekin aurrera jarraitzen badu), erosleak berehala erretiratuko du erreklamazioa Eroslearen Babesa politikapean. Inguruabar horretan itzulketa-eskaera bat ez erretiratzea iruzurtzat har daiteke, eta IKEA Family-ren Zehaztapenak eta Baldintzak ez betetzea ekar dezake.
C. Itzulketa-eskaerari buruzko ebazpena
Itzulketa-eskaerari buruzko azken ebazpena berrikusi eta eman ondoren, INBAB-k erosleari eta saltzaileari jakinaraziko die ea (i) eskaera onartzen den eta Produktuaren ordainketa erosleari itzuliko zaion, edo (ii) eskaerari uko egin zaion eta Produktuaren ordainketa saltzaileari egingo zaion, honako irizpide eta prozedura aplikagarri hauekin:
· Itzulketa osoa: 1.D atalean ezarritako irizpideak betetzen dituen eta aurreko 2.A atalean adierazitako frogetan oinarritzen den itzulketa-eskaera oso bat onartuko da. INBAB-k dirua itzultzeko eskaera onartzen badu, eta Produktua ez badute segurtasun-agintariek atzeman eta ez bada postan edo eroslearengana bidean galdu, saltzaileak eskubidea du erosleari Produktua saltzaileari itzultzeko eskatzeko.
Transakzioaren etendako ordainketa erosleari itzuliko zaio jatorrizko ordainketa-metodoaren bidez. Itzulketa hori INBAB-k itzulketa-eskaera onartzen duenetik hogeita hamar (30) egun igaro baino lehen izapidetuko da.
Aurreko prozedura aplikatuko da, halaber, INBAB-k jasotako dokumentuek adierazten badute segurtasun-agintariek Produktua atzeman dutela delitu potentzial baten jakinarazpenaren ondorioz (ikus 2.A atala). Kasu horretan, INBAB-k Produktua atzematearen inguruko informazioa jakinaraziko dio saltzaileari, eta ordainketa erosleari itzuliko zaio.
· Itzulketa-eskaerari uko egitea: 1.D atalean ezarritako irizpideetako bat ere betetzen ez den kasuan, INBAB-ri emandako informazioa erreklamazioarekin kontraesanean dagoen edota behar bezala lagungarria ez den kasuan edota aurreko 2.A atalean ezarritako irizpideekin bat ez datorren kasuan, itzulketa-eskaerari uko egingo zaio, eta ordainketa-zerbitzuaren hornitzaileak etendako ordainketa saltzaileari izapidetuko dio gehienez ere ebazpena eman eta hogeita hamar (30) eguneko epean.
D. Produktua itzultzea
Eroslearen itzulketa-eskaera onartzen bada, saltzaileak Produktua itzultzeko eskatu ahal izango du, baldin eta Produktua ez badute segurtasun-agintariek atzeman eta ez bada postan edo eroslearengana bidean galdu. INBAB-k ez du erosleen eta saltzaileen arteko Produktu-itzulketarik antolatzen Eroslearen Babesaren zati gisa. Horrek esan nahi du halako hitzarmenak eroslearen eta saltzailearen artean egin behar direla zuzenean.
E. Eroslearen Babesari buruzko kexak
INBAB arduratzen da Eroslearen Babesaren inguruko kexak kudeatzeaz. Eroslearen Babesaren inguruan galdera, iruzkin edo kexa zehatzak badituzu, jarri harremanetan INBAB-rekin Merkatuko bezeroarentzako arreta-zerbitzuko txata erabiliz (hemen eskuragarri)[VP1] . Kexa bat aurkeztean, eman zure izen-abizenak, helbidea eta kexaren arrazoia. INBAB-k zure kexari erantzungo dio jasotzen duenetik hogeita hamar (30) eguneko epean.
F. Eroslearen Babesa Politikaren aldaketak
Eroslearen Babesa Politika aldian-aldian aldatu eta eguneratu ahal izango da, baliozko arrazoiengatik bakarrik, hala nola lege-xedapenak aldatzeko, zerbitzuen irismena egokitzeko, beharrezkoak diren eguneratze teknikoak egiteko edo INBAB-ren eragiketetan beste aldaketa garrantzitsu batzuk egiteko. INBAB-k Politika honen aldaketei buruzko informazioa Merkatuan argitaratuko du.
[VP1]@localization Tea: please include link
https://secondhand.ikea.com/es/es/customer-support/ Castellano
https://secondhand.ikea.com/es/en/customer-support/ English
https://secondhand.ikea.com/es/gl/customer-support/ Galego
© Inter IKEA Systems B.V. 1999-2026